XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Luciano de Mariak baieztatzen duen bezala, badirudi abangoardiaren fenomenoa lasaitasunez ikertzeko hasieratik aurkeztu ziren oztoporik nagusienak desagertu direla, hau da, aurriritzi antiabangoardistak eta antifaxistak.

Zorionez belaunaldi berri batek gertakari horiek beste ikuspegi hobe batetik hartu ahal izan ditu, dokumentuak eta obrak beste begirada batekin baloratu nahiean, burutzapenei eta proiektuei arreta gehiago eskaintzen dien begirada alegia.

Belaunaldi honek obrei zuzendu die bere begirada, eta penduluaren inertziaren eraginez, ikertzen dituen objektuen inplikazio politikoak ahaztera jotzen du.

Hala ere, 60ko hamarkadaren lehen urteetan Enrico Crispoltiren eskutik hasi, eta Giovanni Lista, Mario Verdone, Anna Maria Ruta, Claudia Salaris, Ezio Godoli, Maurizio Scudiero, Gabriella Belli, etabarri esker jarraitutako ikuspegi historiko berri honek dokumentazio kopuru izugarria argitara ateratzea lortu du, lehenengo aldiz esperientzia futuristaren ikuspegi orokor bat izatea ahalbidetu digularik.

3. Eromenaren iharduketa.

1914ean Bruno Corra eta Emilio Settimellik, L'Italia Futurista talde florentziarraren buru ziren bi gazte, Milanen artelanaren neurketa futuristari buruzko manifestu bat argitaratu zuten, Pesi, misure e prezzi del genio artistico, zera baieztatuz: Aurrerantzean gure ateetan honelako gauzak adieratzen dituzten plakak ipini beharko ditugu: (...).